Docsity
Docsity

Prepara tus exámenes
Prepara tus exámenes

Prepara tus exámenes y mejora tus resultados gracias a la gran cantidad de recursos disponibles en Docsity


Consigue puntos base para descargar
Consigue puntos base para descargar

Gana puntos ayudando a otros estudiantes o consíguelos activando un Plan Premium


Orientación Universidad
Orientación Universidad

Egungo Munduaren Geografia, Apuntes de Geografía

Apuntes de la asignatura. !!!!!!!

Tipo: Apuntes

2020/2021

Subido el 05/12/2023

leire-ajangiz
leire-ajangiz 🇪🇸

3 documentos

1 / 14

Documentos relacionados


Vista previa parcial del texto

¡Descarga Egungo Munduaren Geografia y más Apuntes en PDF de Geografía solo en Docsity! DGARAPENA/AZPIGARAPENA: Giza garapenaren indizea(IDH) (GGI) Nazio Batuen Garapenerako Programak sortutako neurketa berezia da. Gizarte adierazle estatistiko bat da, eta hiru parametroz osatuta dago: • Bizitza luzea eta osasungarria (bizi itxaropenaren datuekin neurtuta) • Hezkuntza (alfabetizazio tasa eta lehenengo hezkuntza, bigarren hezkuntza eta goi mailako irakaskuntzaren tasa gordina kontuan izanik neurtuta) • Bizitza maila egokia (BPG per kapita dolarretan neurtuta) Hirugarren Mundua Ekonomikoki azpi garatuta edo garapen-bidean dauden herrialdeen multzoa. 1940eko hamarraldian hasi zen kontzeptu hori erabiltzen Mendebaldeko merkatu libreko mundu industrializatuaren eta mundu sozialistaren barruan sartzen ez zirenak adierazteko; alabaina, 1980ko hamarraldiaren erditik aurrera gero eta gehiago indartuz joan da munduko Iparralde industrializatu eta aberatsaren eta Hegoalde azpigaratu eta pobrearen arteko banaketa. Garapenarako laguntza publikoa : Gobernuek ematen duten portzentaia, oso baxua eta gutxitan betetzen dena, beste herrialde azpigaratuak aurreratzek Giniren indizea/ Giniren koefizientea: Koefizientea Corrado Gini estatistikari italiarrak asmatu zuen 1912an Estatistikan, errentaren banaketa eta bestelako aldagaien kontzentrazioa edo ezberdintasuna neurtzen duen koefiziente bat da. Kontzentrazioa aztertzeko erabiltzen den Lorenzen kurban oinarriturik dago. kontzentrazioaren neurketa absolutu bat ematen du: 0 balio batetik, kontzentrazioa erabat uniformea denean, 1 balio batera, kontzentrazioa erabatekoa denean. Gainera, errentaren banaketaren kasuan, bi banakoen arteko errenta- aldearen batezbestekoarekin loturik dago. Laugarren mundua: lehen munduko eremuetan babes gabe edo arrisku sozialen menpean bizi diren hiritarrei esaten zaie. Hitz hau ere erabiltzen da adierazteko herrialde bat marginaturik bizi denean, adibideak dira: Zambia, Costa de Marfil, Haití, Guinea, Sudán, Etiopía,... Herritar hauen artean aurki ditzakegu: adineko pertsona ahaztuak; laguntza ekonomikorik gabeko alargun eta amak; haur abandonatu, esplotatu edo prostituituak; bizileku gabeko pertsonak eta eskaleak; protekzio ofizialik gabeko pertsonak; eta familia desestrukturatuak. Tesiek esaten dutenez, fenomeno hau ingresu ekonomikoen ezberdintasunean datza, eta herrialde garatuetan ematen da. GEOPOLITIKA: Lobby : Erabaki politikoetan bere aldeko eragina lortzea helburu duen presio-taldea. Politika munduan edota erabaki ekonomikoak hartzen diren guneetan antolatzen dira lobby edo presio talde hauek, enpresa, familia edo eskualde bati ondo etorriko zaizkion legeak edo arauak hartu ditzaten agintariek. Hard power (botere gogorra) eta Soft power: Hard power erlazio internazionaletan erabiltzen den kontzeptua da, eta herrialde batek duen botere militar eta ekonomikoei dagokio. Botere mota hau herrialde batek beste herrialde bat “induzitzeko” edo xurgatzeko erabiltzen duen boterea da. Ekonomikoki soborno eta isunen bitartez lortzen da, eta militarki beste herrialdea intimidatuz, presionatuz edo babes gabe utziz. ( ad: Amerikak Iraken egin zuen inbasioa 2003an Soft power, aldiz herrialde batek duen beste botere motari dagokio: diplomazia, kultura eta historian, adibidez. Petrolioaren diplomazia: diplomazia herrialde biren arteko erlazioa aztertzen duen zientzia dela esan daiteke. Diplomaziaren bitartez bi herrialdek indarkeria erabili gabe haien arazoak konpon ditzakete. Petrolioaren diplomazia, petrolioaren arazoari zuzenean dagokion diplomazia mota da. Honen bidez bi herrialde edo gehiagoren petrolio eskaera eta eskaintza adosten da, herrialdeeen arteko akordioak eraikiz. Mundu multipolarra: Mundu multipolar bat da 2 (edo gehiago) botere foku daudenean gertatzen da. Esan daiteke gaur egun dagoena dela, hainbat botere foku edo potentzia daudelako bata bestearen lehian edo nor gehiagoka. Mundu bipolarra ematen da 2 potentzia handi daudenean eta bakoitza bestearen kontra diharduenean baer emunduko bloke edo zatiaren biartez. Ad: gerra Hotza, non Estatu Batuak eta Sobietar Batasuna elekarren aurka zeuden. Mundo unipolar bat ematen da potentzia bakar batek mundua kontrolatzen duenean, oposizioarik gabe. Hau ez da inoiz gertatu. EKONOMIA Enpresa multinazionalak / multinazionalak: atera diezazkion, baina eman zaion errekurtso hori ez denean behar bezala ustiatzen, erabiltzen edota ateratako probetxuaren dirua ez bada esandakoan erabiltzen, arazoak sortzen dira. Herrialde emergenteak: Herrialde azpigaratu bat da, zeinaren ekonomia garapen konstantean dagoen, eta etorkizunean herrialde garatu bat izango den. Hala ere ekonomia garapen bidean duten herrialde azpigaratu guztiak ez dira emergenteak, emergente izateko giza kalitate eta maila jakin bat behar da. Oso fenomenoa ohikoa da herrialde hauetan aldaketa sozialak eta emigrazioak ematea. Normalean eremu nekazaletik eremu industrializatu eta hiritartuetara emigratzen du jendeak. Aldaketa hauekin, bizi maila igotzen da eta industria handitzen da. Esportazioetan oinarritutako garapen eredua: Garapena edo garapena sortzeko behar diren aberastasunak esportazioaren bitartez lortzean datzan sistema da. Gobernuak herrialdeko enpresei hainbat abantaila eta laguntza eskaintzen die haien produkzioa atzerrira eramateko. Baina esportazioan oinarrituriko garapenak arazo bat dakar: beste herrialdea krisian sartu ezkero, esportazioa herrialde horretara egiten zuen herrialdea “merkatu” segururik gabe geratu daitekeela. Inportazioen ordezkapenetan oinarrituriko garapen eredua: Eredu bat da non herrialde bateko inportazioak, produkzio nazionalarekin ordezkatzean datza. Horrela neurriak artuko dira inportazioak gutxitzeko( aranzelen garestitzea) eta produkzio nazionala babestu eta suspertzeko. Estrategia oso ona da herrialde bateko produkzioa handitzeko eta industralizazioa bultzatzeko. Eremu frankoak edo eremu ekonomiko bereziak (ZEE): Herrialde bateko eremu bat da non hainbat onura edo abantaila dauden zergei dagokionez, adibidez: inportazioen eskubideak ez ordaintzea edo hainbat zerga ez ordaintzea. Gobernu askok erabiltzen dute taktika hau beraien herrialdeko eremu baztertuetara kanpoko kapitala ekarakartzeko eta hórrela eremu hori garatzeko. Leku hauetan normalean honako hauek sortzen dira: erosketa zentro handiak, industria makiladorak, merkataritzarako almazen handiak, ... Makiladora k: Empresa bat da non materialak inportatzen ditu zergak eta aranzelak ordaindu gabe. Bere produktua herrialde horretan bertan salduko da, eta produktua inportazioa ordaindu gabe saltzen badu, enpresak etekin handiak ateratzen dituela pentsa dezakegu. Mexikon makiladoren kopurua handia da. Asiako dragoiak: (NPIA = Nuevos Países Industriales Asiáticos). Azken urteetan, munduko eonomian nabarmena da herrialde berri eta ekonomikoki indartsuen agerpena. Izen honekin ezagutzen dira orain Corea del Sur, Taiwan eta Singapur eta Hong Kong inguruko hiri estatuak. Asiako dragoi hauek azken urteetako garapen ekonomiko handiena izan dutenak dira, eta kontuan hartu behar da, 50.hamarkadan herrialde hauek txirotasuenean zeudela. Gaur egun esportatzaile handiak eta indartsuak bihurtu dira. Irekitze ekonomikoa: Herrialdeeen arteko merkataritza hobetzea eta handitzea du xede. Honetarako ahalik eta barrera eta oztopo gehien kentzen ahalegintzen dira gobernuak. Horrela ba arantzelak kentzea pausu bat dela esan behar da, enpresek arantzelak ordaindu behar badituzte, produktuak garestitzen direlako, eta orduan produktu horien salmenta zailtzen da. Arantzelen helburuan produktu nazionala babestea da, eta irekitze ekonomikoarekin babes hori desegiten da, orduan, atzerriko produktuak bertako produktu nazionalekin lehian jartzen dira, eta modu horretan herrialde horretara lehen ez zeuden produktuak sartzen dira. Irekitze ekonomikoak, gainera, onurak dakartza enpresentzat eta baita herrialde osoarentzat: beste atzerriko produktuekin lehian ibiltzean, hainbat estrategia bilatu behar dituzte empresek,ala nola prezio erakargarria, etab. Terziarizazioa: Transformazio ekonomiko eta sozial bat da, zeinak industralizazio azken fasea garatu duten herrialde garatuenei afektatzen dien. Alde batetik, 3.sektorean (zerbitzuak) jarduten duen jende kopurua 2.sektorean(industrian) jarduten duen kopurua baino askoz handiagoa izatera pasatzen da. Bestalde 3.sektoreko lan egiteko modua beste sektoretara pasatzen da, edo beste sektoreak “kutsatzen”ditu, tertziarizatuz. Adibidez: herrialde bateko industria pisutsuak (siderurgia, metalurgia,...) eta kontaminatzaileak deslokalizazioaren bitartzez herrialde azpigaratuetara mugitzen dira ( horrela apurka haiek ere gartzeko aukera dutelarik) eta industria zegoen herrialde horietan, ondoren, industria modernoagoak eta garbiagoak kokatuko dira,(3.sektoretik hurbil daudenak edo antza dutenak) ala nola poligono industrial berri eta garbietan eta parke teknologiko modernoetan. Gainera langileek ere aldaketak jasango dituzte,langile espezializatuak behar baitira eta ikasketak garrantzitsuak bihrtzen dira orduan. Librekanbismo a: Estatuen arteko merkataritza truke libreak eta tarifarik gabeko aduanak dituen ekonomi sistema da. Abantailak : • Espezializazio handiagoa posible egiten du, eta herrialde ezberdinen artean produkzioa arrazionalizatzeko aukera eskaintzen du. • Kontsumitzaileak prezio baxuagoa ordaintzen du inportaturiko artikuluengatik, eta aukera handiagoa dauka. • Nazioarte mailan monopolioak sortzea ekiditen du. • Munduko herrialdeen arteko merkataritza harremanak, produkzioa eta errenta trukaketa indartzen ditu. Desabantailak: Mugarik gabeko trukaketek, industria eta nekazaritza deusezten dute, eta enpresa asko ixtera behartzen ditu. Ekoizkortasun gutxiagoko herrialdeetako ekonomiak pobretu egiten da, eta langabezia hazi egiten da.. Interbentzionismoa/ interbentzionalizmoa: Nazio desberdinen arteko kooperazio politiko nahiz ekonomikoa bultzatzen duen korronte politikoa da. Komunismoak nahiz sozialismoak historikoki internazionalismo proletarioa izeneko internazionalismoaren ikuspuntua defendatu dute. Internazionalismoa, hala ere, ez da beti ezkerreko ikuspuntu batetik eman behar. Halaber, nazionalismoarekin bateragarria izan daiteke hainbat kasutan baina baita elkarren arteko ideologia antagonistak ere. Esperanto eta Interlingua moduko hizkuntzak ideologia honekin oso lotuta daude. Globalizazioa /mundializazioa: Gaur egun dagoen komunikatzeko eta garraiatzeko erraztasuna dela eta, merkatuen arteko batasuna eta kultura eta gizarteen arteko hurbilketa mugitzen duen prozesua da. Globalizazioa gerta zedin, hainbat aldaketa sozial, ekonomiko eta politiko jazo behar izan dira. Hainbat parametro planeta osorako neurtzen dira Lurra unitate bat izango balitz bezala, produkzio moduak eta kapital mugimenduak mundu mailan ematen dira, bitartean estatuetako gobernuak euren eragina galtzen ari dira eta gizarte zibiletik hainbat mugimendu sortu dira globalizazio prozesuaren kalteen kontra. Gaur egun bizi dugun globalizazioa, kapitalismo basatiaren zabalkuntza dela salatzen du Globalizazioaren aurkako mugimenduak . Ekonomia gizakiaren gainean jartzen duela diote, eta globalizazioaren ondorioz ez direla konpontzen aberatsen eta pobreen arteko aldeak. Klima kontinentala: Kontinenteen barnean, itsasoaren eraginetik kanpo dauden lurrandeetako klima da. Klima intertropikalak ematen diren lekuetatik kanpo ematen da eta bere ezaugarri esanguratsuena anplitude termiko handia da. Prezipitazioak eskasak izaten dira, kasu askotan, itsasotik iristen diren aire masa hezeek mendikate baten oztopoa izaten dutelako. Sabana: Urtaro lehorreko klima tropikalaren ondorioz sortutako landarediari esaten zaio. Gehienbat velar altuez, eta zuhaitz zein zuhaixka solte batzuez osatzen da. Inguru lauetena kokatzen dira eta baso eta estepa arteko paisai moduan sailkatzen da. Adibideak: Afrikako Kenya eta Tanzania inguruan; Hego Amerikako Venezuelan. Estepa: Eremu lau eta zabala da, larrez osaturiko eta zuhaitzik gabeko bioma da. Batzuetan basamortu hotz tzat hartu da, basamortu beroak ez bezala. Eskualdeak normalean, itsasotik urrun daude, ia ez dute euririk eta udatik negurako tenperaturaren aldaketa handia da: +40 °Ctik - 40 °Cra hain zuzen ere. Egunetik gauerako tenperaturaren aldaketa ere zabala. Lurrak material organiko gutxi eta mineral asko edukitzen ditu. Adibideak: Mongolian eta Munduko esteparik handiena Errusian. Taiga: Europa, Asia eta Ipar Ameriketako iparraldean dauden konifera basodun eskualdeak dira. Baso hauek oso uniformeak dira konifera espezie bakar batez osatuta egon daitezkeelako. Prezipitazio urriko bioma da. Anplitude termiko handiko eremuetan kokatzen da ( udan epela eta neguan hotza: 19o- -30oC. Espezie arruntenak pinuak edo izeiak izaten dira. Basamortua: Uraren eskasia eta baldintza klimatikoak direla eta, oso populazio gutxi duen eremuak dira. Bere ezaugarri nagusiena euri eskasia eta beroarengatik sorturiko uraren lurrunketa handia dira. Ura lurruntzeak asko baldintzatzen du landare eta animalien bizitza, eta horregatik oso faula/flora gutxi ematen da. Hotzak edo beroak izan daitezke: Saharakoa eta Gobikoa. Chernozem edo lurzoru beltzak: Humusean aberatsa eta Potasio, Fosforo eta mikroelementu asko dituen lurrari esaten zaio. Oso lur onak dira nekazaritzarako, ez baita inongo ongarririk behar eta normalean metro bateko sakonera izaten dutelako. Udako euriek neguko hondakinen ondorioz mikrobio aktibitate handia sortzen da eta horrek humusa azkar sortzea eragiten du. Lurzoru ferralitikoa: Burdin mineralean oso aberatsak diren lurzoruak dira. kolore gorrixka hartzen dute. Ur freatiko/ akuifero: Lurpeko ur masa geldia edo oso motel higitzen dena. Harrien hutsuneak betetzen ditu. Ur masa hauek harri iragazkorretan filtratzearen ondorioz, lur azpira iristen dira bertan pilatuz. Higadurarekin batera bide eta hutsune handiak sortzen ditu: simak, haitzuloak, ... Endorreikoa: Eremu endorreikoa da non urak irteteko lekurik ez duen eskualde bat. Ondorioz, ura ebrtan gelditzen da ebaporatu edo filtratua izan arte, eta bertako gatzak pilatu egiten dira urteetan zehar eta ura azkenik guztiz desagertzean gatzagak sortzen dira. POPULAZIO A: Ugalkortasun tasa: Lurralde edo eremu bateko emakume ugalkor (15 – 49 )bakoitzaren seme alaben bataz besteko kopurua adierazten duen indizea da. Ondorengotza ziurtatzeko, datu hauek 2,1 baino handiagoak izan behar dute, eta eremu garatuetan ez da iristen. Horri aurre egiteko gobernuek jaiotze politikak bultzatzen dituzte erraztasunak emanez familiei. Eremu azpigaratuetan aldiz, datu hau 2,1 baino handiagoa izaten da. Jaiotza tasa: Biztanleria batean denbora aldi jakinean dagoen jaiotza kopurua adierazten du. Biztanleria hazi den jakiteko erabiltzen den datua izaten da. Herrialde garatuetakoa oso txikia izaten da, eta gobernuek jaiotza politikak jartzen dituzte martxan hauek bultzatzeko. Azpigaratuetan aldiz oso altuak izaten dira, haurrak familia aurrera ateratzeko baliabide garrantzitsu bat direlako. Hilkortasun tasa: Biztanlerian denbora jakin batean dagoen heriotza kopurua adierazten du. Normalean 1000 biztanleko zenbat pertsona hil diren ematen da. Datu hau bizi mailarekin oso lotuta dago, ona denean, heriotza tasa gutxitzen delako, eta txarra denean igotzen delako. Haur hilkortasun tasa: Jaiotako 1000 haurretatik urtebete egin orduko hiltzen direnen kopurua adierazten du. Datu hau baldintzatzen duten faktoreak: garapen teknologikoa, higiene ohiturak, ... herrialde garatuenek oso datu baxuak dituzte, eta azpigaratuenek altuak. Bizi itxaropena: Haur bat eskualde eta urte jakin batean jaiotakoan bizi daitekeen urteen bataz bestekoa adierazten du. Datu hau oso erabilia da eskualdearen garapen eta bizi maila kontuan hartzeko. Altuen dutenek bizi maila hoberena dute, baxuenek okerrena. Populazioaren Berezko hazkundea: Demografian, jaiotzaren eta heriotzaren arteko aldea da. Jaiotza tasa heriotza tasa baino altuagoa bada, esaten da populazioak gora egiten duela, kontrakoa bada, behera egiten duela. Jaiotza tasari heriotza tasa kenduaz lortzen da emaitz hau. Berezko hazkundea altua kontsideratzen da baldine ta %4a supertzen badu, moderatua %1 eta %2 aren artean badago, eta baxua 1% etik behera badago. Eztanda demografikoa: Jaiotza tasa altu mantendu, eta aldi berean heriotza tasa nabarmenki jaisten den momentuari esaten zaio. Honen ondorioz hazkunde naturala nabarmenki hazten da, biztanleria asko handituz. Eztanda demografikoa jasaten dute gaur egun garapen bidean dauden herrialdeek. Eztanda demografikoaren amaiera jaiotza tasaren beherapenarekin amaituko da. Trantsizio demografikoa: Jaiotza eta heriotza tasa altuetatik baxuetara pasatzen den tarteari esaten zaio. Lehenik heriotza tasa jaitsiko da, eztanda demografiko bat sortuz, ondoren jaiotzarena jaitsiko da. Honela bi tasa altu izatetik baxu izatera pasatzen dira. Populazio zahartze prozesua: Leku bateko biztanleria zaharraren (60 <) kopurua, gazteagoena baino altuagoa denean gertatzen den fenomenoa da. Hau gertatzen da lurralde garatuetako azken urteetako jaiotza tasak baxu egon direlako. Gizartea desorekatzeaz gain, kostu handiak eragiten ditu. Adin piramidea: Biztanleriak sexuaren eta adinaren arabera duen egitura, leku eta urte jakin batean azaltzen duen adierazpen grafikoa da. Biztanleria 5 urteka sailkatzen da ardatz bertikalean, eta tarte bakoitzeko pertsona kopurua horizontalean, sexuaren arabera banatuta, gizonak ezkerrean eta emakumeak eskubian. Grafikoaren profilak biztanleria gaztea, heldua eta zaharra erakusten digu, bertako egoera demografikoa deskribatuz. Politika demografikoa: Gobernu batek lurralde bateko jaiotza tasa handitu edo txikitzeko hartzen dituen neurriak. Horretarako diru laguntzak edo isunak ezartzen ditu jaiotza bakoitzeko, lortu nahi den helburuaren arabera. Herrialde garatuek jaiotza tasa handitzeko egiten dute, garapen bidean daudenek aldiz, jaiotzak kontrolatzeko. Landa exodoa: Pertsonak landa edo nekazal eremuetatik emigratzean ematen den emigrazio mota. Kasu gehienetan nekazal eremuetatik hirietara egiten da, eta gaur egun garapen bidean dauden herrialdeetan ematen da gehien. Bere ondorio nabarmenena landa eremuak hutsik geratzea da. Migrazio mugimendua: Biztanleriaren lekualdatzeak dira, jatorrizko tokitik beste leku batera joan eta egoitza aldatzea eragiten duten mugimenduak dira. Biztanleria leku batetik irteteari emigrazio esaten zaio, eta alderantziz, beste leku batera iristeari inmigrazioa. Toki bateko emigrazio balantzari migrazio saldoa esaten zaio, eta positiboa edo negatiboa izan daiteke. Gutxiengo etnikoa: Biztanleriaren segmentu bat da, zeina bere hizkuntza, dialekto, erraza, erlijio edo sustrai historikoengatik bereizten den. Arrazoi hauengatik , askotan, diskriminazioa jasaten dute gutxiengo etnikoek. Batzutan eremu jakin batean edo lurralde batekin identifika daitezke, eta estruktura organizatu bat eduki dezakete, baian askotan kohesioa gutxiengo hori osatzen duen jendearen erlazioetan oinarritzen da soilik. Meltig pot / Crisol de razas/ Arrazen lapikoa: Espresio bat da erabiltzen dena esateko: Modu bat non gizarte hetereogeneo bat, gradualki gizarte homogeneoan bihurtzen den,
Docsity logo



Copyright © 2024 Ladybird Srl - Via Leonardo da Vinci 16, 10126, Torino, Italy - VAT 10816460017 - All rights reserved